Logo

BERMEOKO BALEONTZIA

Logo
Bermeoko Baleontzia

Bisita zelan egin

Bisita zelan egin

Banakakoak

Aita Guria dagoen kaira helduta, 10 metrora oparien denda dago, eta bertan sarrerak eros daitezke eta horrekin batera baleontziari buruzko informazio liburuxka bat ere ematen da. Baleontzira sartzerakoan bi gidari daude eta bisita gidatua egiteko aukera eskaintzen dute.  Horrez gain, itsasontzian bertan, ikus-entzunezko sistema dago, eta sistema horrek baleontzi guztitik gidatzen gaitu lau  hizkuntzatan  : euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Komenigarria da, web gune honetako ordutegiaren atala bisitatzea, batez ere mareak direla eta eguneroko bisiten ordutegia aldatu daitekelako.


Taldeak

 
Taldeek  baleontzia bisitatu aurretik  erreserba egitea gomendatzen da. Erreserba telefonoz (94 617 91 21) edo posta elektronikoz (aitaguria@bermeo.org) egin daiteke. Kaira heltzean, taldearen arduraduna dendara joan beharko da, taldearen datuak baieztatu, eta talde handiak azpitaldetan banatuko dira. Gidari bakoitzak azpitalde baten ardura izango du, eta bisita egingo du itsasontziak dituen ikus-entzunezko baliabideetak erabiliz.
 


  © Bermeoko Udala 2006